Zinema - Quédate en casa
Titulo Cine
Zinema
Eduki publikatzailea
Rebecca

Dagoeneko goza dezakezu Alfred Hitchcockek Daphne du Maurieren eleberriaz egindako moldaketa bikain honetaz, efilm plataforman.
Film klasiko hau ez da batere zahartu, eta estreinatu zenean bezain dramatikoa eta hunkigarria da gaur egun. Oscar saria jasotzeko hautatu zuten 11 kategoriatan, eta Film Onenarena eta Argazki Onenarena irabazi zituen.
Rebeca emaztea hil eta gutxira, Maxim De Winter aristokrata ingelesak neskato xume bat ezagutzen du Monte-Carlon, andre amerikar baten konpainiako dama dena. De Winter eta neskatoa ezkondu, eta Ingalaterrara doaz bizitzera, Manderleyko etxera, horixe baita Maximen ohiko bizilekua. De Winter andre berria berehala konturatzen da Rebeccaren oroitzapena nonahi dagoela.
eFilmek film, dokumental, telesail eta film laburren mailegua eskaintzen du streamingen. Plataformak 14.000 lan baino gehiago ditu katalogoan, eta horiek guztiak ikus daitezke Interneterako sarbidea duten ordenagailu pertsonal, tableta eta telefono adimendunen bidez.

Anacleto, agente secreto

rtvek Anacleto: Agente secreto aurkezten digu. Filmaren zuzendaria Javier Ruiz Caldera da, eta, aktoreen artean, Quim Gutiérrez, Imanol Arias, Alexandra Jiménez eta Carlos Areces daude.
Adolfo 30 urteko segurtasun agente bat da, sasoi kaxkarra izaten ari dena. Betiko neskalagunak utzi egin du, uste baitu ez duela inolako anbiziorik. Baina, hori gutxi balitz, arazo handiago bat dauka: aita agente sekretua dela jakin du.
Gozatu Espainiako komedia zoro honetaz.

Cortos de metraje

Ezagutu Mosén Bruno, Cariño, Downunder, Vientos del pueblo Sirio, Madres de Luna, Exhalación, Into the Mud, Una mujer Completa...
Cortos de Metraje webgunean, online dauden mota guztietako film laburrak ikus ditzakezu. Zaila izanen da aukera guztien artean bat hautatzea!

Somos campeones

Azkenean ez zenuen Campeones ikusi? Hemen duzu!
Gozatu etxean Goya sarietarako kandidaturak, izendapenak eta sariak jaso dituzten filmekin. Blanca Suarez, Penélope Cruz, Javier Gutierrez, Ricardo Darín…. Onenak daude!
Filmak Marcosen istorioa kontatzen du. Marcos saskibaloi entrenatzaile bat da, adimen desgaitasuna duten neska-mutilen talde bat entrenatzeko zigorra jaso duena epai bidez. Hasieran lan behartua zen arren, esperientziak bere krisi existentzialetik irteten laguntzen dio.