Ezagutu musika klasikoko medici.tv kanala
Medici.tv Interneteko musika klasikoko plataforma bat da, bideo bidezkoa. Urtean 150 ekitaldi baino gehiago ematen ditu, orkestra eta kontzertu areto ospetsuen eta munduko jaialdi eta lehiaketen laguntzaz. Hona hemen horietako batzuk: Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Londresko Orkestra Sinfonikoa, Mariinski Antzokiko Orkestra Sinfonikoa edo New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa.
2.000 saio baino gehiago ditu, guztira 3.000 obra musikal baino gehiago biltzen dituztenak: kontzertuak eta kontzertuen artxibategia, operak, ballet klasikoak eta garaikideak, dokumentalak, artisten profilak, hezkuntza arloko saioak, kameren atzeko irudiak eta maisu eskolak.
Nazioarteko plataforma hau gailu guztietan jar dezakezu. medici.tv gailu guztietan dabil: ordenagailuan, telefono adimendunean edo tabletan (iOS eta Android), eta telebistan, AirPlay eta Google Chromecasten bidez. Plataforma frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz dago.
Visitar el sitio recomendado

Bisitatu gomendatutako webgunea