Zibersegurtasuna autonomoendako eta enpresendako - Quédate en casa
Título ciberseguridad para autonomos y empresas
Zibersegurtasuna autonomoendako eta enpresendako
Eduki publikatzailea
Zibersegurtasuneko tresnak

INCIBEk zibersegurtasun gorabeherak prebenitu, detektatu eta horiei erantzuteko tresnak jartzen ditu hainbat kolektiboren eskura: ETEetako enpresaburuak eta langileak, berariazko kolektiboak, elkarteak eta lanbide elkargoak.

Sektoreko prestakuntza elkarreragilea

Prestakuntza ibilbideak, INCIBEk sortuak, hainbat sektoretarako. Ibilbide horietan, bideo elkarreragile laburrak daude, eta Laura eta Miguel dira aurkezleak: haien erakundearen zibersegurtasunaz kezkaturik dauden bi bazkide dira. Haiek erakutsiko digute zer ondorio izan dezaketen eguneroko egoera batzuek zure erakundean, eta zer ekintza ezartzen ahal dituzun hura babesteko.

Enpresak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko kita

Tresna didaktikoa, INCIBEk sortua, langileak kontzientziatzeko eta prestatzeko, teknologia modu seguruan erabil dezaten. Izan ere, negozioak aurrera egiteko arazoak daudenean, gehienetan izaten da teknologia maneiatu behar dutenek ez dutelako prestakuntza nahikorik zibersegurtasunaren arloan.

Enpresa txiki eta ertainendako segurtasun politikak

INCIBEk prestaturiko agiri multzoa, azaltzen duena funtsezko zein alderdi eta elementutan aplikatu behar den segurtasuna, kontrolpean egon daitezen. Politika bakoitzak ziurtatze-zerrenda bat dauka, enpresaburuak, talde teknikoak eta langileek gauzatu beharreko ekintzekin.
PDF formatuan deskargatu daitezke, edo Wordean, editatu nahi badira enpresa bakoitzean egokitzeko. Gainera, era digitalean editatzen ahal den checklist bat dago (ez da zertan inprimatu), erregistratu daitezen gauzaturiko ekintzak eta egiteko daudenak.