Bizimodu osasungarriak - Quédate en casa
Título estilos de vida saludables
Bizitzeko era osasungarriak
Eduki publikatzailea
Igerilariaren dekalogoa

Ezin dugu ahaztu edozein ekintzak ondorioak izaten dituela, eta ondorio horiek gure eta besteen osasunari eta segurtasunari kalte egin diezaioketela. Hala, igerileku, hondartza, ibai edo urtegi batean hartzen dugunean bainua, argi izan behar ditugu zenbait arau eta aholku, gure eta besteen segurtasuna bermatu nahi badugu. Horregatik, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak gomendio hauek eskaintzen dizkigu.

Gozatu uraz eta saihestu arriskuak

Udan, nork ez du atsegin bainu on bat hartzea igerileku, ibai, urtegi edo hondartza batean. Baina ez dugu ahaztu behar arreta handiz hartu behar dugula bainua, bereziki etxeko txikienek. Horretarako, gomendatzen dizuegu Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak familiendako prestatu duen gida hau irakurtzea.

Nafarroako bainu-eremu naturalak

Nafarroak hamaika bainu-eremu natural ditu, eta haien kalitatea Uraren Zerbitzuak eta Osasun Publikoaren Institutuak kontrolatzen dute. Idoietan, urtegietan, ibai freskoetako putzuetan edo ur gaziko iturburuetan har daiteke bainua, naturarekin bat. Hemendik sar daiteke mapan, bainu-eremu bakoitzaren xehetasun guztiak ikusteko.

Uda, beroa eta osasuna

Uda sasoi ona da beste urtaro batzuetan gozatu ezin ditugun plazer eta jarduera osasungarriez gozatzeko, ongizaterako hain onak diren horiez. Udan, ordea, eguzkiak, bainuek, ariketa fisikoak, beroak edo elikadurak osasun arazoak ekartzen ahal dituzte, eta, horregatik, hobe da haiei aurrea hartzea. Horri buruzkoa da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak aurkezten digun eskuorria.