Bideokonferentzietarako aplikazioak - Quédate en casa
Videoconferencias
Bideokonferentziak
Nahi duzuna bada aldi berean pertsona batekin baino gehiagorekin kontaktu bisualean egotea, etxetik mugitu gabe, hori egiteko bideokonferentzietarako hainbat plataforma daude, eta horiek, bilera birtual gisa, hainbat lekutatik hainbat pertsonak aldi berean elkar ikusteko eta hitz egiteko aukera ematen dute.
Eduki publikatzailea

Hain ezaguna den aplikazio hau bideokonferentziak egiteko modurik errazenetako bat da, baina, kontuz! Lau baino ezin dira batera aritu. Lagun edo senide gehiagorekin topaketak izateko, beharrezkoa izanen da beste aplikazio batzuk erabiltzea.

Zoom

Zoom online bideo- eta audio-konferentzia plataforma bat da, bilerak egin behar dituzten enpresentzat, profesionalentzat eta kolektiboentzat, distantzia eragozpen izan gabe horretarako. Anfitrioiaren kontrolak ahalbidetzen ditu, hala nola panelistak isiltzea/ez isiltzea, grabatzea eta beste asko. Webinarrekin ere egin daitezke galderak eta erantzunak zuzenean edo testuan, inkestetan, inskripzioetan eta txostenetan.
Zoomak zuzenean nabigatzailetik funtzionatzen du, baina iPhone/iPaderako aplikazioa, Android aplikazioa, Outlook-en osagarria eta nabigatzailerako luzapenak ere baditu.

Houseparty

Bideo-deiak egiteko aplikazioa, hainbat estra dituena. Helburu nagusia dibertitzea du, beraz, ez erabili telelanerako. Lagunekin erabiltzeko app bat da. Zuk lagunak gonbidatzen dituzu, eta horiek beste lagun batzuk gonbidatzen dituzte. Konturatu nahi duzunean, jendez betetako areto bat daukazu, hainbat jokotan jolasteko prest, hala nola Pictionari, marrazkiaren klasikoa, Tribiala edo Nordanor, besteak beste. Hori da Housepartyren balio-proposamena.

Skype

Skypek berehalako mezuak bidaltzeko aukera ematen dizu, pertsona baten edo batzuen artean, baita bideo-deiak egiteko eta bideokonferentziak egiteko ere. Ordenagailuan edo zure mugikorrean instalatu dezakezu.

Webex meetings

Plataforma horrek aukera ematen du audio-konferentziak eta bideokonferentziak egiteko, bai eta baliabideak partekatzeko ere, horiek garatzearekin batera. Ordenagailuan eta mugikorrean instalatu daiteke.

Google Hangouts

Hangouts erabili komunikatzeko. Bidali SMSak zure lagunei, hitz egin haiekin bideo-deien edo ahots-deien bidez, eta sartu elkarrizketan, pertsona batekin edo taldean.